Eskola 2.0 Programaren aurkezpena
Softwarea
Ordenagailu eramangarriak ikastetxeetan entregatuko dira, oinarrizko softwarea instalatuta dutela. Oinarrizko konfigurazioak abiatze bikoitza izango du: GNU/ Linux eta Microsoft Windows 7.
Bi sistema eragile horietan, gutxienez, ofimatikako softwarea (OpenOffice), nabigatzailea (Mozilla Firefox), antibirusa eta plataforma anitzeko bestelako aplikazioak instalatuko dira, eta horiek euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak eskaintzen dituztenean lizentzia librean, lehentasuna emango zaie. Ikastetxeak uste badu egile-eskubideen legeak babestutako softwarea erabili behar duela, Hezkuntza Sailari eskatu beharko dio. Honek berriz, egoki irizten badio, lizentziak emango dizkio ikastetxeari. Guztiz debekatuta gertuko da jabetza intelektualeko eskubideak urratu dezakeen softwarerik instalatu eta erabiltzea.
Edukiak
Interneten erabil daitezkeen materialen gida bat prestatu da eta Agrega sarearekiko loturak ezarri. Sare hori autonomia-erkidegoek eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak partekatzen dugu, eta Espainiako hizkuntza ofizial guztietara itzulita dago.
Era berean, IKTekin metodologia proposamen berriak aurrera ateratzeko material bereziak argitaratuko dira.