Albisteak

2019 - 2020ko Eskolen arteko Lankidetza Proiektuak abian !

2019ko iraila

2019-2020 ikasturtean ere  "Eskolen arteko lankidetza proiektuetan" parte hartzeko gonbidapena zabaldu nahi dizueugu Berritzegune Nagusitik. Haur Hezkuntzatik hasita, Bigarren Hezkuntzaraino izango duzue aukera lankidetza proiektuetan jarduteko zuen ikastaldearekin. Izan ere, proiektu hauek oso aproposak dira ikasleek  komunikazio konpetentziak, konpetentzia digitala, eta diziplina baitako konpetentzia oro jorratzeko modu eraginkorrean, gelan eta beste eskolekin modu kolaboratiboan. Funtsean, ikasleek burututako lan produkzioak beste eskolekin eta familiekin elkarbanatuko dituzte sarean, erakuslehio aparta gertatuz euren motibaziorako.

Izena eman ondoren, proiektuak adosteko aukera zabalduko zaizue parte-hartzaileoi, beti ere, Berritzeguneko laguntza gertutik jasoaz.


Hauek dituzue lankidetzarako proiektuak:


PELUTXEAK :  Haur Hezkuntza 5 urteko ikastaldeei zuzenduta. (* HH4, LH1* ere bai)  

Sartu izena emateko formularioan

ASMAKILO : Lehen Hezkuntza 1. eta 2. ikasmailako ikasleei zuzendua.

Sartu izena emateko formularioan

GURE HERRIETAN ZEHAR : Lehen Hezkuntza 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendua.  

                                                             Sartu izena emateko formularioan

HAMAIKA HAIZETARA:  Lehen Hezkuntza 5. - 6. eta DBHko ikastaldeei  zuzendua.

Sartu izena emateko formularioan



Eta Europako beste herrialdetako eskolekin lankidetzan jardun nahi izanez gero, eTwinning komunitatean parte hartzea proposatzen dizuegu: HH - LH - DBH - DBHOko ikastalde orori zuzendutako proiektuak egin baititzakezue.

AURTEN BAI !  Zabaldu zuen ikasgelak eskolen arteko elkarlanari, eta eman aire berria zuen jardunari !

Argibide gehiago lankidetza.proiektuak@berritzegunenagusia.eus

Edublogs VIII. edizioaren blog-saridunak

2014ko ekaina

Espiral elkarteak urtero lez Edublogak saria abiatu du eta VIII. edizio honetan blog hauek hautatu ditu onenak:

 

 

IRAKASLEEN BLOGAK 

Informàtica i tecno

Diridiri ta, ¡música, maestros!

Birlochas al viento

HAUR HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN BLOGAK 

Una escuela, una ilusión

P4gregorimanyans2013

Un mundo de pequeñas cosas

BLOG KOLEKTIBOAK 

Correspondència interescolar

El sonido que habito

LunaTICos, el arte de la poesía

HEZTEKO BALIABIDEEN BLOGAK 

Ágora abierta

La mirada especial

En el aula de apoyo

 

IKUSI  ZERRENDA OSOA

E&P SAREAk ROBOTIKA proiektua abiatu du

IKASKIDETZA.ORG ekimenetik abiatuta, Gipuzkoako hezkuntza zentroei Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko zein itunpekoei, zuzenduriko proiektu honek ikasgeletan robotikako sormen-jaduerak burutu ahal izateko materialak partekatzea du xede. Izan ere, Eremu Zientifiko-Teknikoan aritzen diren irakasleen zailtasun nagusietako bat izan ohi da, horrelako material nahikorik ez izatea ikasgelan esperimentatzeko.

 

Proiektuan partekatu nahi duten materiala Robotikaren ezagutzaren oinarriak ikasteari begira dago, bokazio zientifikoa sustatzeko eta batez ere, arrazoitze logikoa, talde-lana eta sormena estimulatzeko. Horretarako, bi programatan oinarrituko dira: Scratch (Lehen Hezkuntza) eta Scratch Arduinorako (Bigarren Hezkuntza); bi programa hauek lagungarriak dira programazio lenguaia estandarragoetara iritsi ahal izateko. Hortaz, bi motako kit-ak eskuratuko dira: Lego Wedo-rekin robotika Lehen mailakoentzat, eta Arduino-rekin robotika Bigarren mailakoentzat.

Ikusi proiektuaren webgunea HEMEN

Euskararen Nazioarteko Eguna: #mundiala

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatzeko kanpaina euskara mundiala dela erakustera dator aurten, eta etorkizunerako erronka erabileran dagoela azpimarratu nahi du. Sare sozialak erabiltzeko gonbidapena egin da aurten, euskara mundiala dela ez ezik, munduan dagoela ere azaltzeko: #mundiala izango da traola.

Euskara esparru ez ofizialetan ere erabiltzeko modukoa dela agerian utzi nahi du #mundiala kanpainak (sare sozialetan edo lagun arteko giroan, kasu), eta gaur egungo komunikazio tresnetara egokitzeko gai dela ere bai. Sare sozialen loraldia baliatuta, mundu zabaleko euskal hiztunak konektatuko dituen sarea osatuko du. Eta horretarako jaio berri den  www.mundiala.net ataria izango da, herritarrei txioak bidaltzeko gonbidapena eginen dien gunea.

Twitter-en dauden 35 hizkuntzetako bat da euskara. #mundiala kanpainarekin sare sozialetan euskararen erabilera bultzatu nahi da, eta bide batez munduan dabiltzan milioi bat euskal hiztunak, urrunekoak zein bertakoak, nondik nora dabiltzan ikusi, edo elkarrekin nola konekta daitezkeen azaldu.

Txioa euskaraz izatea beste baldintzarik ez dago. Bidalitako txio guztiak, eta egin duten bidaia, kanpainaren mundu mapan azalduko dira irudikatuta. Mundu zabalean bizi diren euskaldunen kokalekuak identifikaturik geldituko dira horrela mapan, mezua igorri edo jaso den lekuan argi bat piztuko baita.


egON LINE esperientzia DBHko bost ikastetxetan

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak nerabeei Internetek eskeintzen dituen aukeran eta sarearen erabilera okerrak dakartzan arriskuei buruz sentsibilizatzeko programa pilotu bat aplikatuko du bost ikastetxetan. Hori dela eta, egONLINE proiektua aurkeztu da gaur Gasteizen. Proiektuaren xedea gazteei sare sozialen, bideo-jokoen eta telefono adimentsuen abantailak eta desabantailak ezagutaraztea da, baita horien gainean sentsibilizatzea ere

Datozen bost hilabeteetan euskal sare publikoko bost ikastetxetako DBHko 1., 2. eta 3. mailako 200 ikasle inguruk eta beren hezitzaileek esperientzia pilotu honetan parte hartuko dute. Lehen fasean, nerabeek Interneten nabigatzeko dituzten ohiturak eta moduak ikertuko dituzte, baita zer tresna erabiltzen dituzten gehien ere; hala nola horiek erabiltzean jokoan jarritako komunikazio-elementuen gaineko pertzepzioa. Era berean, sareaz kanpoko errealitatearen eta sare barrukoaren arteko antzekotasunak eta desberdintasunak aztertuko dira (lagunak, arau moralak, datu pertsonalak, eta abar). Bigarren fasean, ikasleak teknologia berrien erabilera okerrak sor ditzakeen arriskuei buruz sentsibilizatuko dira, eta sarean nabigatzeko esparru seguru bat eraikiko da; esaterako, sareko indarkeria prebenitzen eta aurre egiten irakatsiko zaie.

Ikastetxe bakoitzak programa egiteko blog bat izango du. Azkenik, sareko segurtasunari buruzko azterketa- eta eraikuntza-prozesu horrek guztiak Interneteko tresna berri bat ekarriko du, egON LINE plataforma, parte-hartzaileek lansaioetan hautatutako edukiak argitaratuko dituzten webgunea izango dena. Horrez gain, plataformak hainbat atal ireki izango ditu (foroa, bideoak, eta abar) eta gainerako ikastetxeek haren edukia aberasteko aukera izango dute.

Proiektuaren aurkezpenaren BIDEOA IKUSI, Dolors Reig-ek ikasleei zuzendu zien hitzaldia barne.

 

Fuente: Irekia - Gobierno Vasco