"Sare Sozialak eta Adingabeak" On-line ikastaroa familientzat !
- maixu21
Gipuzkoako Foru Aldundiko Informazio Gizartearen Zuzendaritzak “Sare Sozialak eta Adingabeak” oinarrizko ikastaroa garatu du, hezitzaile guztiekin elkarbanatzeko asmoz. Ikastaroa, On-line eta doakoa, familiei baliagarria bezain orientagarria gertatzea nahi da: Nola jardun seme-alabekin Sare Sozialen erabileran, eta zer egin arazoak sortzen direnean. Ikastaroak bideoak eta adingabekoen testigantzak dakartza, baita gaian sakontzeko loturak ere.
Euskara eta teknologia berriak, bidelagun
Gaur egun teknologia berriak euskaraz erabiltzeko gero eta aukera handiagoa dugu: oinarrizko softwarea, ofimatika, hiztegi elektronikoak, zuzentzaile ortografikoak, wikipedia euskaraz, euskarazko blogak, sare sozialak euskaraz eta azken urteotako lorpen handienetakoa izan den itzultzaile automatikoa. Zerrenda hori, gainera, haziz doa, etenik gabe ....
Euskal liburutegietako blogen plataforma
Liburutegiak http://liburutegiak.blog.euskadi.net/ Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak Euskadiko Irakurketa Publikoaren Sarearekin elkarlanean koordinaturiko plataforma birtuala da, informazio eta komunikazio teknologiak erabiliz liburutegi zerbitzuak bultzatzeko. Helburua du informazio eta jarduera interesgarriak sortzea, eskaintzea eta zabaltzea, bai eta, internet bidez, liburutegiak eta herritarrak era arin eta erraz batez harremanetan jartzea ere. Orain arte 50 liburutegik baino gehiagok eman dute izena ekimenean parte hartzeko.
Eskukoan euskaraz ikasi
Sakelako telefonoaren bidez euskara ikasteko aplikazio bat sortu dute Elhuyarrek eta atzerriko sei erakundek.
Elhuyar fundazioak horretan laguntzen duen aplikazio bat sortu du: Moblang. Internetetik har daiteke, Moblang.eu helbidetik, eta norbere eskuko telefonoan instalatu.
Euskarazko aplikazioak gaztelania-euskara eta euskara-gaztelania hiztegiak ditu, baita irudiak eta audioak ere, euskara praktikatzeko. Hitzak eta esaldiak grabatzeko eta entzuteko aukera ematen du, baita izendegia, ulermena eta adierazpena praktikatzeko ariketak ere.
Euskara ikasten ari direnek erabil dezakete aplikazioa; euskaraz «batere edo ia batere» ez dakiten pertsona helduentzat da tresna berria, oinarrizko eta eguneroko jardunean euskaraz egiten hasteko.
Uhinbak: euskarazko irratiak sakelakoan entzuteko aplikazioa
Euskaraz emitzen duten 12 irrati entzun ahal dira gaur egun. Honako hauek: Antxeta Irratia (Hendaia-Lapurdi), Bilbo Hiria Irratia (Bilbo-Bizkaia), Bizkaia Irratia (Bilbo - Bizkaia), Euskal Irratiak: Gure Irratia (Uztaritze - Lapurdi) / Xiberoko Boza (Maule - Zuberoa) / Irulegiko Irratia ( Donibane-Garazi- Nafarroa Beherea), Euskalerria Irratia (Iruñea - Nafarroa), Hala Bedi Irratia (Gasteiz - Araba), Ttan Ttakun Irratia (Donostia - Gipuzkoa), Txolarre Irratia (Anoeta - Gipuzkoa), Xorroxin Irratia (Elizondo eta Lesaka - Nafarroa)
Zer behar da Uhinbat aplikazioak eskaintzen dituen zerbitzuak baliatzeko?
Sakeleko telefonoa: multimedia edukiak erreproduzitu eta interneten nabigatzeko prestatu dagoena (Android /Iphone) eta Internet konexioa
Nola instalatu Uhinbak?
Apple App Store: Mac erabiltzen dutenek (iphone, ipad edo ordenagailuan) eskuragarri dute app storean. Android Market: bertan deskargatuz instalatu daiteke Uhinbak aplikazioa edota www.uhinbak.eu webgunean.