ECO - EGO bideojoko ekologikoa
- maixu21
"IREDIA El secreto de Atram" bideojokoa
Irediako misterioak ezagutu nahi ? Zatoz bada, mundu zoragarria honetara, bertan soinua eta haur gorren errealitatea ezagutzeko aukera izango duzu!
Sara 11 urteko neskatxak ahizpa txiki bat izan du, berau gorra da. Sarak txirula bat oparitu nahi izango dio, baina, halako batean Kikarazu katuak lapurtu egingo dio. Lagundu iezaiozu berreskuratzen txirula, froga desberdinak gaindituz eta bide batez, Kikarazu harrapatzen Iredia fantasiazko mundutik zehar. Jokuak bost maila ditu. Maila bakoitzean entzumenaren funtzionamenduaren ezaugarriren bat, soinu mota ezberdinak, audiograma, pertsona gorrek erabiltzen dituzten gailuak edota keinu hizkuntza ezagutuko dituzu. Azkenean Atram pertsonaiari aurre egin beharko diozu eta berak egingo dizkizun galderei erantzun, aurrera jarraitu ahal izateko. Sara eta bera familia ezagutu nahi baduzu jolasten hasi baino lehen, sakatu hemen
CitySalud-bideojokoa:"Abentura osasungarria"
Joko dibertigarri honek ohitura osasungarriak garatzen lagunduko dizue. Zenbait froga gainditu beharko dituzue eta informazioa bildu, eszenatoki ezberdinak zeharkatu ahal izateko; hori guztia, beste ikasle batzuekin jolastuz eta elkarreraginean jardunez. CitySalud Fundación Pfizer erakundeak sustatutako proiektua da, 8-12 urte bitarteko gaztetxoi zuzenduta dago eta guraso zein irakasleentzako gunea ere eskeintzen du. Hizkuntza guztietan eskuragarri.
Bideojokoak eta Giza Eskubideak
Giza Eskubideak jorratzen dituzten Bideojokoak partekatu nahi ditugu zuekin.Darfur is dying Errefuxiatuen kanpamenduaren inguruko simulazioa da. Darfur (Sudan-mendabaldea) kanpamenduaren eguneroko bizimoduan murgilduko gara, bertako komunitatea bizirauteko zenbait ekintza burutu beharko duzue: ura lortu milizien erasoak ekidituz, janaria eskuratu, aterpeak eraiki... Bideojoko honek Darfur Digital Activist Contest saria (mtvU, Reebok Human Rights Foundationekin eta The International Crisis Groupek sustaturik) irabazi zuen.
Tuenti: ez utzi inori zure bizitzan sartzen!
Tuenti Sarean ondo bizi nahi baduzu kontuan hartu GOMENDIO hauek. Bideotutorial bilduma honetan pribatutasun gomendio bizkorrak emango dizkizugu, zeure pribatutasuna eta besteena kontrolpean izateko. Nolakoa da pasahitz sendoa? Zein da profileko argazki egokiena? Zein informazio pertsonal eman beharko nuke eta zein ez? Hau guztia eta gehiago hemen.