Pelutxeak gure artean

PELUTXE-maskota baten trukaketa dela medio, bitarteko digitalak era funtzional batean erabiltzeko aukera emango zaie ikasleei, eskolen arteko komunikazioa-kolaborazioa zabaldu eta irakurmena-idazmena gaitasunak modu esanguratsuan jorratuz.

Ikastalde-proiektuetan web 2.0 tresnak (multimedia-edukiak argitaratzeko...) erabiliko dituzte BLOGa euskarri nagusi bezala hartuta. Izan ere, xedea ekoizpenak denen artean partekatzea da, benetako 2.0 jardunbideak bultzatzearren.

Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleei zuzendu ohi zaie proiektua, baina HH4 urteko ikastaldei eta LH 1. mailako ikasleei ere eskeini ahal zaie parte hartzeko aukera.

ARGIBIDE GEHIAGO lankidetza.proiektuak@berritzegunenagusia.eus