Blogs
Atrás

Zientziaberri Bloga

 

Zientziaberri, proiektu bezala, 2004an hasi zen, bere helbururik nagusia ondorengoa izanik: nire eskualdeko ikastetxe guztiei, zientzia, matematika eta teknologiako irakasleei, eremuan sortzen diren azken berriak eta baliabideen erreferentzia (batez ere digitalak) eskaintzea hilean behin. Hasierako formatua testu-buletina izan zen arren, estekak zituen eta posta elektronikoz bidaltzen hasi nintzen, garai hartan Webgune bat sortzea nahiko korapilatsua izateaz gain, maiz gaurkotzea ezinezkoa ziurtatzen zelako. Gauzak horrela, 2006an, blogaren egiturak bi eragozpen hauek gainditzen zituela ikusirik, nire buletina formato digitalera pasatzeko ezinbesteko aukera izango zela pentsatu nuen. Gainera, orain Sarean egonda, irakasle gehiagori heltzen zaie informazioa. Laster konturatu nuen nire beste aholkularitza eremuko esparru batzuetan ere oso erabilgarria zela baita modu pertsonalean ere eta, handik aurrera, blogari amorratua eta Web 2.0ko aplikazioaren zalea bilakatu naiz.
 

Azken 4 urte hauetan blogak, nola ez, aldaketak jaso ditu, mundu digital honetan ikasten dudana eta hezkuntzako berriak gehitzen (hala nola, ebaluazio diagnostikoa, gaitasunaren garapena, arlo berriak...), baina, hala eta guztiz, nire ustez funtsezkoa ez da formatoa , baizik eta edukia, interesgarria bada, konforme nago, Web 2.0ko baliabideen abantaila bere erraztasuna delako, ahalegin gutxirekin etekin handia ateratzen duzula.

 
Era honetan, blogaren egitura eta helburuak, funtsean, ez dira aldatu, aberastu besterik ez. Blogean tratatzen diren gaiak lau multzotan jarriko nituzke:
 
·         Eremu zientifikoan agertzen diren berriak eta prestakuntza ekintzak: Jardunaldiak, ikastaroak...
·         Interneteko baliabideak: Weborri interesgarriak, ikas unitate elektronikoak, WebQuestak, baliabide multimedia (simulazioak, animazioak, bideoak...) on line eskuratzen diren materialak...
·         Metodologia eta didaktikari buruzko proposamenak: ikastetxeetako esperientziak eta proiektu nabarmenak, argitalpenen erreferentziak ( birtualak edo paperez) , nik egindako proposamenak...
·         Baliabideen bildumak: noizean behin gai bat aukeratu eta gero, Sarea arakatzen dut baliabideen bila.
 
Bloga osotzen da Wiki baten bitartez, ZientziaWikia, informazio bera du baina gaika edo jakintzagairen arabera antolatzen ditut bilaketa erraztatzeko asmoz.
 
Zientziaberrin biltzen diren informazioak iturri desberdinetatik eskuratzen ditut, batzuk zuzenean irakurriz, argitalpen klasikoetan edo deialdietan, beste batzuk buletin elektronikoetatik ( Consumer, Educared, CNICE...) , baina gaur egun gehienak beste blogen bidez heltzen zaizkit. Azken hauen artean denetariko dago, irakasle batzuen bitakora interesgarriak beren esperientzia eta materialekin, esperientzia onen zabalkuntza egiten duten blogak (Educacontic) , zientzia-berriak pil pilean dituztenak (Hispaciencia) , beste laguntza-zerbitzuenak , nire kideenak, Web 2.0ri zuzendutakoak (Internet como recurso educativo) , irakaskuntza gaiak orokorrean ukitzen dituzten guneak... zerrenda luzea da. 
 
Bukatzean, hemendik irakasle guztiak Web 2.0ko baliabideak erabiltzera animatu nahi ditut, gaur egun, ikas-jarduera klasikoak ataza digitala bihurtzeko, informazioa eskuratzeko, ideia berriztatzaileak ikusteko, besteekin gauzak konpartitzeko... benetan ez dago biderik baliogarriena. 

 

Anterior Siguiente
Comentarios