Asmakilo pertsonaiak, igarkizunak proposatzen ditu hasiera batean eta partaideak asmatzen saiatuko dira.
Ondoren, ikasleek eurek sortutako IGARKIZUNAK BLOGean argitaratzen joango dira, beste ikastetxetako ikasleak asmatzen joango direlarik.
Nori zuzenduta?
Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduriko proiektua da.
Zergatik IGARKIZUNAK ?
Igarkizunak betidanik ekin diolako sormenari eta alderdi ludikoari: alderaketak, deskripzioak, kontaketak, antzekotasunak, zentzu bikoitza …. eta horiek asmatzeak zera eskatzen du: ideiak lotzea, metaforak aztertzea eta antzekotasunak bilatzea. Beraz, ikasleekin igarkizunak jorratzeak pentsamendu sortzailea lantzea ahalbidetzen du.
Igarkizunek ikasleen arteko jolas dialogikoa zabaltzen duelako: igarkizuna planteatzen duenak badaki erantzuna, eta jasotzaileari irudimena eta interpretazio ariketa eskatzen dio, euren artean jolas kognitiboa zabalduz.
Argudio gehiago ARTIKULU honetan.
HELBURUAK:
. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna garatzea, sormena eta alderdi ludikoa sustatuz.
. Igarkizun testua lantzea eta produkzioak elkarbanatzea.
. Aho korapiloak, jolasak, kantak eta bitxikeriak partekatzea.
· IKTak modu hezigarrian erabiltzea, konpetentzia digitala garatze aldera.
· Ikastetxe ezberdinetako ikasleen arteko harremanak zabaltzea eta lankidetza bultzatzea.
IKUSI BLOGa http://asmakilo.blogspot.com