theme.kaioa.logo.alt
euskadi.net

 

 

 

 

 

Presentación

Lankidetza proiektu telematikoa ZER DA?

Jarduera multzoa da, web orrialde gisa internet-etik irisgarri, eduki kurrikalarrekin, diziplinarteko edo modu globalizatuan, ikasleen interesgune baten inguruan, ikastetxeen arteko lankidetza jarduera telematikoak ahalbidetzen dituena.

Lankidetza-diziplinarteko proiektu telematikoek irakas-ikasteko eredu soziokonstruktibistarekin bat egin nahi dute eta euren oinarria lan proiektuen sisteman (FreinetDewey...) datza.  Egun, internetek eta IKTak berariazko indarra ematen die proiektu horiei eskola mundura zabalduz eta informazioaren itsasoan murgilduz.

Metodologien arteko erkaketa ikusi

 

 

Lankidetza proiektu MOTAK (J. Harris) :

• Komunikazioa eta elkarrekintza (posta, txat, foroak, bloga) helburu dituzten proiektuak.

• Gai baten inguruko ikerketa eta informazio antolaketa bilatzen dituzten proiektuak, ikastetxeetako ikasleen elkarrekintzan oinarritzen dira.

• Arazo globalei aurre egiteko irtenbideak lankidetzatik ematea bilatzen duten proiektuak.

NOLA hasi proiektu batean?

1. Ikasleei proposatu proiektu batean parte hartzea.

2. Ikastaldearantzako programazioa prestatu eta bestearekin adostu, planifikatu eta curriculmean txertatu.

3. Ikastalderako jarduerak: aukeratu, aztertu, antolatu, debatitu, zer jakin nahi dugu, zirriborroak eta erabakiak hartu.

4. Jarduera telematikoak ordenagailuan: interneten informazioa bilatu (gidaturik), foroak, posta eta materialak ekoiztu (informatika gelan edota ikasgelan).

5. Ebaluazioa: lortutako ikaskuntzak.

6. Amaierako jarduerak: topaketak, topaketa telematikoak (foroa, txata, bideokonferentzia)

Proiektu telematikoan ikaskuntza helburuak uztartu egiten dira ikasleen interesguneekin, IKTak  txertatuz curriculum ikuspegi global horretan.