theme.kaioa.logo.alt
euskadi.net

 

 

 

 

 

Gure herrietan zehar

Proiektu hauen helburu nagusia IKTak modu eraginkorrean erabiliz gure herrien errealitate ezberdinen ezagutza partekatzea da, ikastetxe desberdinen arteko ikasleen lankidetza eta harremanak sustatuz.

Lehen Hezkuntzako 2. ziklo ikasleei zuzentzen zaie proposamena.  Ikastalde bakoitzak bere herri-auzo edo eskualde inguruko lan atazak (natura, historia, kultura ...) burutuko ditu eta beste ikastetxeekin partekatuko ditu produkzio digitalak. Lanak proiektuaren GURE BLOGean argitaratu eta elkarbanatuko dituzte. 

 

Helburuak

·Norberaren herriaren errealitatea hobeto ezagutzea, esparru ezberdinak kontuan hartuz: ingurune naturala, ohiturak, kultura, bizimodua.

·Ikerketa estrategiak garatzea: informazioa bildu, aztertu, sailkatu eta burututako ikerketen gaineko txostenak formatu ezberdinetan ekoiztea eta aurkeztea: ahozkoak, idatzizkoak, marraztuz, multimedia tresnak….

·Teknologia digitalen erabilera bultzatzea ataza ezberdinetan.

·Lankidetza jarrerak bereganatzea eta baloratzea.

·Ikasleen familien inplikazioa sustatzea, euren seme-alabekin elkarlanean aritu daitezen,  informazioa bilatzen, sarekideekiko elkarrekintzak bideratzen eta gaitasun digitaletan lagunduz.

Edukiak

·Herria, eskualdea edo auzoko ingurune naturala, historia eta kultura.

·Posta elektronikoa eta bideokonferentzia: gmail eta google+ "hangout".

·BLOG (blogger) euskarriaren kudeaketa.

·Google lankidetza tresnak: docs-en suite ofimatikoa.

·Multimedia aplikazioak: argazki digitalak eta bideoa.

BLOGA ikusi

Argibide gehiago: lankidetza.proiektuak@berritzegunenagusia.eus