theme.kaioa.logo.alt
euskadi.net

2018 - 2019ko Eskolen arteko Lankidetza Proiektuak abian !

  • 2018ko urria |
  • maixu21

2018-2019 ikasturtean ere  "Eskolen arteko lankidetza proiektuetan" parte hartzeko gonbidapena zabaldu nahi dugu Berritzegune Nagusia-tik. Haur Hezkuntzatik hasita, Bigarren Hezkuntzaraino izango duzue aukera lankidetza proiektuetan jarduteko zuen ikastalderekin.

Proiektu hauek oso aproposak dira ikasleek  komunikazio konpetentziak, konpetentzia digitala, eta diziplina baitako konpetentzia oro jorratzeko modu eraginkorrean, gelan eta beste eskoletako ikasleekin modu kolaboratiboan. Funtsean, ikasleek burututako lan produkzioak beste eskolekin eta familiekin elkarbanatuko dituzte sarean, erakuslehio aparta gertatuz euren motibaziorako.

Izena eman ondoren, proiektuak adosteko aukera zabalduko zaie parte-hartzaileei, beti ere, Berritzeguneen laguntza gertutik jasoz.

 

Hauek dira lankidetzarako proiektu proposamenak:

PELUTXEAK :  Haur Hezkuntza 5 urteko ikastaldeei zuzenduta. (* HH4, LH1* ere bai)  

Sartu izena emateko formularioan

ASMAKILO : Lehen Hezkuntza 1. eta 2. ikasmailako ikasleei zuzendua.

Sartu izena emateko formularioan

GURE HERRIETAN ZEHAR : Lehen Hezkuntza 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendua.  

                                                             Sartu izena emateko formularioan

HAMAIKA HAIZETARA:  Lehen Hezkuntza 5. - 6. eta DBHko ikastaldeei  zuzendua.

Sartu izena emateko formularioan



Eta Europako beste herrialdetako eskolekin lankidetzan jardun nahi izanez gero, eTwinning komunitatean parte hartzea proposatu nahi dizuegu: HH - LH - DBH - DBHOko ikastalde orori zuzendutako proiektuak garatu baitaitezke.

Aurten bai !  Zabaldu zuen ikasgelak eskolen arteko lankidetzari, eta eman aire berria zuen jardunari !

 

Argibide gehiago lankidetza.proiektuak@berritzegunenagusia.eus