theme.kaioa.logo.alt
euskadi.net

HH-LHko Lankidetza proiektuak zabalik !

  • 2012ko iraila |
  • maixu21

Zabalik dago LANKIDETZA proiektu telematikoetan parte hartzeko izen-ematea. Ondorengo proiektu hauek abiaraziko dira:"Pelutxeak gure artean" Haur Hezkntzan, "Asmakilo" Lehen zikloan  eta "Gure Herrietan Zehar" LH 2. eta 3. zikloetan.

Egizue froga beste modu batean lan egiten: ikasleek beste ikastetxeetako ikasleekin elkarlanean jardunez, geletako proiektuak partekatuz eta jakintza eraikiz.

 Eskola mundura zabaldu ! .... BA AL ZATOZTE gurekin ?  Argibide gehiago

  • "PELUTXEAK gure artean" Pelutxe-maskota baten trukaketa dela medio, teknologia berriak modu eraginkorrean  erabiliko dituzte ikasleek, (iazko Blogak ikusi eskolen arteko komunikazioa zabaldu eta irakur-idazmena gaitasunak modu esanguratsuan jorratuz. Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleei zuzendu ohi zaie proiektua, baina HH4 urteko ikasgelei eta LH 1. mailako ikasleei ere eskeini nahi diegu parte hartzeko aukera. IKUSI:  2012-13ko Lan Plangintza     IZEN-EMATE FORMULARIOAN SARTU
  • "ASMAKILO" Asmakilo pertsonaiak igarkizunak proposatzen ditu eta ikasleak asmatzen saiatzen  dira. Geroago, ikasleek eurek sortutako IGARKIZUNAK BLOGean (ikusi bloga) argitaratuko dituzte, beste ikastetxetako ikasleek asmatu arte. Bereziki, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendua da. Ikastetxe ezberdinetako ikasleen arteko harremanak zabaldu eta hizkuntza komunikazio gaitasuna garatzea dugu xede, sormena eta alderdi ludikoa sustatuz.. IKUSI:  2012-13ko Lan Plangintza IZEN-EMATE FORMULARIOAN SARTU

  • "Gure Herrietan Zehar" IKTak modu eraginkorrean erabiliz gure herrien errealitate ezberdinen ezagutza partekatzean datza, ikastetxe desberdinen arteko ikasleen lankidetza eta harremanak sustatuz. Ikastalde bakoitzak bere herri-auzo edo eskualde inguruko ikerketa-lana (natura, historia, kultura ...) burutuko du eta beste ikastetxe batekin partekatu ditu produkzioak. Lanak BLOG batean argitaratu eta elkarbanatuko dituzte. Hauek dira proposamenak zikloen arabera:

- ARABAN - BIZKAIAN - GIPUZKOAN   Zehar  LH 3. eta 4 mailako ikastaldeek har dezakete parte. Lurralde bereko ikastetxeen arteko bikoteak egingo dira, euren artean adostutako lan proiektua garatuz.

- EUSKADIN Zehar LH 5 eta 6. mailako ikastaldeek har dezakete parte. Lurralde ezberdineko ikastetxeen arteko bikoteak egingo dira, euren artean adostutako lan proiektua garatuz.

IKUSI Proposamen didaktikoa           IZEN-EMATE FORMULARIOAN SARTU