Asmakilo Asmakilo pertsonaiak, igarkizunak proposatzen ditu hasiera batean eta partaideak asmatzen saiatuko dira. Nori zuzenduta? Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduriko proiektua da.
Zergatik IGARKIZUNAK ?
Igarkizunak betidanik ekin diolako sormenari eta alderdi ludikoari: alderaketak, deskripzioak, kontaketak, antzekotasunak, zentzu bikoitza …. eta horiek asmatzeak zera eskatzen du: ideiak lotzea, metaforak aztertzea eta antzekotasunak bilatzea. Beraz, ikasleekin igarkizunak jorratzeak pentsamendu sortzailea lantzea ahalbidetzen du.
Igarkizunek ikasleen arteko jolas dialogikoa zabaltzen duelako: igarkizuna planteatzen duenak badaki erantzuna, eta jasotzaileari irudimena eta interpretazio ariketa eskatzen dio, euren artean jolas kognitiboa zabalduz. Argudio gehiago ARTIKULU honetan.
IKUSI BLOGa http://asmakilo.blogspot.com
ARGIBIDE GEHIAGO: lankidetza.proiektuak@berritzegunenagusia.eus |