theme.kaioa.logo.alt
euskadi.net

Sugerencias

Envíanos tus sugerencias.

 

 

 

 

 

Noticias

2016-2017ko lankidetza proiektuak

Irailak 13

OHARRA: moldaketa lanak direla medio, 2016-2017ko eskolen arteko  Lankidetza Proiektuen deialdia urrian zehar zabalduko da ikastetxeetara. Barkatu eragozpenak.

 

Ikasturte hasiera ON denoi !

Eskolen arteko Lankidetza Proiektuak abian !

2015eko iraila

2015-16 kasturtean ere Eskolen arteko Lankidetza proiektuetan parte hartzeko gonbidapena zabaldu nahi dizuegu Berritzegune Nagusiko kideok. Haur Hezkuntzatik hasita Bigarren Hezkuntzaraino, etapa guztiek baituzue Lankidetza proiekturen batean sartzeko aukera, hala nahi izanez gero.

Besteak beste, Hizkuntza Gaitasun Komunikatiboa, Konpetentzia Digitala, eta  konpetentzia oro, modu eraginkorrean jorratzeko aproposak dira proiektu hauek, geletan bertan eta beste eskoletako ikasleekin modu kolaboratiboan garatuko direlarik. Azken batean, ikasgeletan burututako lan produkzioak beste eskoletako kideekin eta familiekin elkarbanatuko dituzue sarean, erakuslehio aparta gertatuz ikasleen  motibaziorako.

Izena eman ondoren, aurkezpen bileretarako deialdiak jasoko zenituzkete, bertan parte-hartzaileok elkar ezagutu eta proiektuak adostu ahal izateko, beti ere, Berritzeguneen laguntza eskura duzuelarik.


Hauek dira  gure proposamenak:

PELUTXEAK :  Haur Hezkuntza 4 eta 5 urteko ikastaldeei zuzenduta. (* LH1n ere bai)  

Sartu izena emateko formularioan

ASMAKILO : Lehen Hezkuntza 1. eta 2. ikasmailako ikasleei zuzendua.

Sartu izena emateko formularioan

GURE HERRIETAN ZEHAR : Lehen Hezkuntza 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendua.  

                                                             Sartu izena emateko formularioan

HAMAIKA HAIZETARA:  Lehen Hezkuntza 5. - 6. eta DBHko ikastaldeei  zuzendua.

Sartu izena emateko formularioan



Eta Europako beste herrialdetako eskolekin lankidetzan jardun nahi izanez gero, eTwinning komunitatean parte hartzea proposatu nahi dizuegu: HH - LH - DBH-DBHOko ikastalde orori zuzendutako proiektuak burutu baitaitezke.


Aurten bai !   Zabaldu zuen gelak eskolen arteko lankidetzari eta eman aire berria zuen jardunari !

 

Argibide gehiago lankidetza20@gmail.com

RED E&P abre proyecto de ROBOTICA

IKASKIDETZA.ORG ha organizado una nueva red destinada a los centros educativos de Primaria y Secundaria, tanto públicos como concertados, de Gipuzkoa, que tiene como objeto compartir material para que nuestro alumnado pueda trabajar actividades de robótica en el aula.


La idea es ceder gratuitamente material en forma de kits durante 3/4 semanas a los centros educativos que lo soliciten (formulario de inscripción en la web) para que puedan trabajar con su alumnado sin necesidad de hacer una inversión económica. Los kits que se ofertan son de dos tipos: robótica con Lego Wedo para alumnado de Primaria y robótica con Arduino para Secundaria.


Más información en la web del proyecto VER

 

Euskararen Nazioarteko Eguna: #mundiala

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatzeko kanpaina euskara mundiala dela erakustera dator aurten, eta etorkizunerako erronka erabileran dagoela azpimarratu nahi du. Sare sozialak erabiltzeko gonbidapena egin da aurten, euskara mundiala dela ez ezik, munduan dagoela ere azaltzeko: #mundiala izango da traola.

Euskara esparru ez ofizialetan ere erabiltzeko modukoa dela agerian utzi nahi du #mundiala kanpainak (sare sozialetan edo lagun arteko giroan, kasu), eta gaur egungo komunikazio tresnetara egokitzeko gai dela ere bai. Sare sozialen loraldia baliatuta, mundu zabaleko euskal hiztunak konektatuko dituen sarea osatuko du. Eta horretarako jaio berri den  www.mundiala.net ataria izango da, herritarrei txioak bidaltzeko gonbidapena eginen dien gunea.

Twitter-en dauden 35 hizkuntzetako bat da euskara. #mundiala kanpainarekin sare sozialetan euskararen erabilera bultzatu nahi da, eta bide batez munduan dabiltzan milioi bat euskal hiztunak, urrunekoak zein bertakoak, nondik nora dabiltzan ikusi, edo elkarrekin nola konekta daitezkeen azaldu.

Txioa euskaraz izatea beste baldintzarik ez dago. Bidalitako txio guztiak, eta egin duten bidaia, kanpainaren mundu mapan azalduko dira irudikatuta. Mundu zabalean bizi diren euskaldunen kokalekuak identifikaturik geldituko dira horrela mapan, mezua igorri edo jaso den lekuan argi bat piztuko baita.


Centros participantes