egON LINE esperientzia DBHko bost ikastetxetan

  • maixu21

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak nerabeei Internetek eskeintzen dituen aukeran eta sarearen erabilera okerrak dakartzan arriskuei buruz sentsibilizatzeko programa pilotu bat aplikatuko du bost ikastetxetan. Hori dela eta, egONLINE proiektua aurkeztu da gaur Gasteizen. Proiektuaren xedea gazteei sare sozialen, bideo-jokoen eta telefono adimentsuen abantailak eta desabantailak ezagutaraztea da, baita horien gainean sentsibilizatzea ere

Datozen bost hilabeteetan euskal sare publikoko bost ikastetxetako DBHko 1., 2. eta 3. mailako 200 ikasle inguruk eta beren hezitzaileek esperientzia pilotu honetan parte hartuko dute. Lehen fasean, nerabeek Interneten nabigatzeko dituzten ohiturak eta moduak ikertuko dituzte, baita zer tresna erabiltzen dituzten gehien ere; hala nola horiek erabiltzean jokoan jarritako komunikazio-elementuen gaineko pertzepzioa. Era berean, sareaz kanpoko errealitatearen eta sare barrukoaren arteko antzekotasunak eta desberdintasunak aztertuko dira (lagunak, arau moralak, datu pertsonalak, eta abar). Bigarren fasean, ikasleak teknologia berrien erabilera okerrak sor ditzakeen arriskuei buruz sentsibilizatuko dira, eta sarean nabigatzeko esparru seguru bat eraikiko da; esaterako, sareko indarkeria prebenitzen eta aurre egiten irakatsiko zaie.

Ikastetxe bakoitzak programa egiteko blog bat izango du. Azkenik, sareko segurtasunari buruzko azterketa- eta eraikuntza-prozesu horrek guztiak Interneteko tresna berri bat ekarriko du, egON LINE plataforma, parte-hartzaileek lansaioetan hautatutako edukiak argitaratuko dituzten webgunea izango dena. Horrez gain, plataformak hainbat atal ireki izango ditu (foroa, bideoak, eta abar) eta gainerako ikastetxeek haren edukia aberasteko aukera izango dute.

Proiektuaren aurkezpenaren BIDEOA IKUSI, Dolors Reig-ek ikasleei zuzendu zien hitzaldia barne.

 

Fuente: Irekia - Gobierno Vasco