Edukien Zerrenda

eTwinning Europako eskolarteko komunitatea da. eTwinning plataformak eskolek euren artean komunikatu, elkarlanean jardun eta proiektuak garatzeko balaibideak eskaintzen ditu. Europako komunitate erraldoi baten kide  hartzen ditu partehartzaileak. Hezkuntza etapa guztiei zuzenduta daude: Haur, Lehen, Bigarren ....

Ikerketa-proiektu eta proiektu teknologikoen lehiaketa da. Lehiaketa honen bidez, ikerketan eta ikertzaileen munduan murgilduko dira gazteak. Teknoskopioan, ikasle gazteek har dezakete parte, gehienez lau laguneko taldetan antolatuta. 14 eta 18 urte bitarteko ikasleentzat prestatutako lehiaketa da.

DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzako olinpiada da; zientziari buruzko olinpiada. Urritik apirilera, bost proba argitaratuko dira Olinpiadaren webgunean. Lau aste inguruko epea izango duzue proba bakoitzaren erantzuna prestatzeko eta lana igotzeko. Horretarako, blog bat izango duzue. 

Lehiaketa taldeka egunkari digital bat egitean datza.. Parte-hartzaileek egunkari baten edizio digitaleko benetako kazetari eta editoreak bihurtzeko aukera izango dute, eta baita sari bikainak lortzeko ere. Lehiaketa Bizkaiako eta Arabako (El Correo) eta Gipuzkoako (DV) ikastetxe  guztietako Lehen Hezkuntzako (4. kurtsotik 6.era) eta Bigarren Hezkuntzako ikasle guztiei (DBHko 1. mailatik 4.erako ikasleei), eta Batxilergoko eta Erdi Mailako Prestakuntza-Zikloetako eta Hasierako Kualifikazio Profesionaleko lehen mailetako ikasleei zuzenduta dago

Kosmodisearen helburua kultura ekintzailearekin eta digitalaralekin bat datozen konpetentziak sustatzea da, talde lanaren bitartez eta Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak erabiliz. Unibertsitatetik kanpo dauden Gipuzkoako beste hezkuntza mailetara zuzendua dago: Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta Heziketa Zikloak arte, orientatzen den proiektua da.